Lurra sentituz: Elikadura Burujabetza, Feminismoen eta lurraldearen defentsaren inguruko Foroa

Abenduaren  14  eta  15ean  Nafarroan,  Iruñean  eta  Elizondon,  “Lurra  Sentituz.  Emakumeok elkarrekin    ereiten”    Elikadura    Burujabetza,    Feminismoen    eta    lurraldearen    defentzaren inguruko  Foroa  burutuko  da,  Mugarik  Gabe  Nafarroa,  Mundubat  eta  IPES-en  eskutik  eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Helburua bizitza, zaintza eta lurraren defentsa erdigunean jartzeko apostu amankomuna duten korronteen artean zubiak eraiki eta borroka amankomunak elkarbanatzea da. Bizitza eta lurraldearen defentsaren inguruan hausnartu eta borrokatu nahi duten kolektibo, elkarte eta emakume anitzei zuzenduta dago.

Abenduak 14 Plazara!-n egonen gara (Kale Nagusia, 31). Elikadura Burujabetza eta korronte feminista ezberdinen artean sortu daitezkeen elkarrizketen mahaigaineratzearekin emango diogu hasiera jardunaldiari. Miradas Críticas kolektiboaren eskutik gure gorputzak mapeatzen jarraituko dugu latinoametikako eta karibeko feminismoari gerturatuz. Jarraian Mugimendu feministaren baitan Elikadura Burujabetza, jasangarritasuna, abeltzaintza eta inguruarekin dugun harremanaren inguruko planteamendu ezberdinak entzun eta hauen inguruan eztabaidatuko dugu.

Arratsaldean pasaden urtean, Antzara-n, burututako “Feminismo baserritar eta herrikoa” Foroan ateratako zenbait ekintza konkretuak artikulatzen arituko gara taldeka, hauen artean; herrien eta hirien arteko elkar ezagutza eta saretzea nola hobetu. Jardunaldia Zabaldin bukatuko dugu “Malezas” musika taldearekin.

Abenduaren  15a,  Elizondora  gerturatuko  gara  ibilaldi  tematiko bat  egitera,  bertako  emakume ekoizle    agroekologikoekin    eta    Baztango    bi    proiektu    espekulatibo    zein    extraktibista geldiarazteko  lanean  diharduten  bi  kolektiboekin:  Erdiz  Bizirik  eta  Aroztegia  eta  gero  zer? Bukatzeko   etorkizunerako   lan   lerro   amankomunak   proposatuko   ditugu   eta   manifestu amankomunaren irakurketarekin amaituko dugu.

Informazio gehio: http://mugarikgabenafarroa.org / mpulido@mundubat.org / 633506055

 Izen-ematea: abenduaren 8a arte https://forms.gle/FB6uDqH1RSCm3F9GA